Durangoko Jesuitak ikastetxeko IKT gela

Teknologi Berriak, Mundura irekitako lehioak.


Aurtengo kurtso honetan, informatika gaiaren ordez, batxilergoko 1. mailan, IKT(informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) izeneko asignatura jarri da martxan.
Teknologia berriei buruzko gela bat da. Internetek dituen abantaila guztiak ikasten ditugu, baita web-ak sortzen eta teknologia berriak ordenagailuaren eta sarearen bidez ematen dituzten aukerak ikusiz; informatika ikasteko beste era bat da.

iktgela6_copia.jpg
by AnderDani
Gure IKT ikasgaia, internetaren bidez zer lortu dezakegun erakusten digun ikasgaia da. Internet eskaintzen dituen tresna desberdinen erabilera ikasten ari gara(web-ak sortu, blog bat eduki, sare sozialak, wikiak...) .

IKT gelan Informatzeko eta komunikatzeko sarea erabiltzen dugu. Hau da, ikasle bakoitzak duen BLOGaren bibez hainbat gauzei buruz hitz egin dugu. http://iktjesuitak.blogspot.com
Ordenagailuaren ezaugarriak ere aztertzen ditugu ( Fitxategi desberdinak ezagutu, artxibo konprimituak egitea...). Ebaluaketa honetan adibidez, ordenagailu zahar batean falta ziren atalak aurkitzea eta sistema eragile bat instalatzea ere izan da beste lanetako bat, ordenagailu baten iturria berregin behar izan dugu, martxan jarri ahal izateko.
Baina internetaren bitartez ez dira gauza horiek bakarrik egiten. Munduko beste puntako jendearekin harremanetan jarri ahal gara. Aurten adibidez, Inaziar astea zela ta, munduko edoze
isasa.JPG
Montevideoko Ricardo Isasa liceoko ikasleak

in tokitako jesuiten beste ikastetxeekin harremanetan jartzea proposatu zuen irakasleak.
Karlos eta Imanoli esker Uruguayko MonseƱor Ricaro Isasa Liceokoekin jarri ginen
kontaktuan. http://www.isasa.edu.uy/
Oporretan joango zirela esan ziguten eta argazki batzuk jarri zizkiguten.
Harremanetan jartzea lortu genuen eta bertako ikastetxeko plataforman sortutako foro baten bitartez haiekin hitzegiten egon ginen. Baina zoritzarrez aste bateko elkarhizketa baino ez da izan, orain udako oporretan daudelako. Hala ere,batenbatzuk messengeraren helbideak elkar trukatu dute.
Alaznek eta Maialenek, New Orleans-ko jesuiten konpaƱirekin harremanetan jarri dira eta haien bizitza eta egunerokoa kontatu digute. Ikusi Nahi baduzue, hemen uzten dizuegu gure lana:http://maialenalazne.blogspot.com
Beste talde batek(Asier eta Igor) Puerto Rico-ko ikasle batekin kontaktuan jartzea lortu zuten eta bertako egoera zein den azaldu digu pixka bat.

Adibidez, hemengo artikulua hau, wiki batean eginda dago, danon artean idatzitako artikulu bat dala esan daiteke; nahiz eta irakaslea moderatzaile lanetan ibili.